DIRULAGUNTZA

HAZINNOVA

Enpresa txikietan, elikaduraren balio kateko enpresetan baita ere, berrikuntza proiektuak modu praktikoan gauzatzeko laguntzak dira.

50 orduko aholkularitza espezializatua eta doakoa eskaintzen da, 3 hilabetetan emaitzak izango dituena eta diru eskaria egiterakoan administrazio-karga txikia.

Honako esparru hauetan ematen du laguntza:

Ekonomiko finantzarioa

Enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa nola hobetu eta haren errentagarritasuna nola kontrolatu.

Barne administrazioa

Enpresetan eraginkortasun handiagoa lortzeko administrazio prozesuak nola hobetu.

Ekoizpena

ETE-en produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna eta segurtasuna handitzeko prozesuak nola optimizatu.

Logistika

Hornidura-katearen kudeaketa, inbentarioak eta bezeroaren arretarako zerbitzuak, biltegiaren produktibitatea eta kudeaketa nola hobetu, eta garraio eta banaketa kostua nola ezagutu eta murriztu.

Pertsonak

Pertsonen konpromisoa eta motibazioa Nola handitu kudeaketaren bidez.

Bezeroak

Bezeroak ezagututa, erakarrita, artatuta edo leial bihurtuta merkatu-kuota nola handitu.

Merkatu berriak

Merkatu edo sektore berrietara nola iritsi eta enpresaren marketina beste geografia edo bezero-segmentu batzuetarantz nola bideratu.

Produktua

Negozio-bolumena produktu edo zerbitzu berriak merkaturatuta nola handitu.

DIRULAGUNTZA

LEADER

Leader laguntzen epealdi berri baten aurrean aurkitzen gara, 2023-2027. Eusko Jaurlaritzak Tokiko Ekintza Taldea aukeratu beharko du, Mendinet-en bitartez EAEko Landagarapen elkarteok eta Hazik gure Leaderrerako plan estrategikoa aurkeztu dugu.

Leader programaren helburu nagusia EAEko Leader eremuen garapen ekonomikoa bultzatzea da, landa eremuko ehun ekonomikoaren dibertsifikazioaren bidez eta enplegu sorreraren bidez.

Informazio eguneratua mantenduko dugu web gune honetan eta baita www.mendinet.org web gunean ere.

DIRULAGUNTZA

EREIN

Erein laguntzak udalerriei bideratzen diren laguntzak dira, 2023-2027 epealdirako deialdi berria izatea aurreikusten da eta horren berri emango da web gune honetan.

Elikagaien eta egurraren katean berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzeko laguntzak: www.onekin.eus

Erlezaintza sustatzeko dirulaguntzak

Nekazaritza ustiategietan inbertsioak

Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzak

Kontsultarik? Zuri laguntzeko prest gaituzu

Dirulaguntzekin laguntza behar baduzu jarri gurekin harremanetan