Zer da Haztegia?

Lehen sektorea indartzeko eta ekoizle berriak eskualdean kokatzeko helburuz, lehen sektorerako HAZTEGIA jarri nahi da martxan.

HAZTEGI honen bitartez, lehenengo sektorean interesa duten nekazari profil berriei lan mundurako saltoa erraztea eta  belaunaldi errelebo faltari erantzun bat ematea dira helburu.

Antzerako formatuekin sortu ziren Ameriketako Estatu Batuetan 1.998. urtean, Frantziara 2006an heldu ziren (RENETA) eta Estatu Espainolean RETA (Red de Espacios Test Agrarios) sortu zen 2018an.

HAZTEGIA sortzeko lur sailaren identifikazioa lantzen ari da Landagarapen Alkartea eta behin hori izandakoan, bertako inbertsioen, arlo legalaren eta formazio eta aholkularitzaren aspektuak aztertuko dira.

Gobernantza eredua definitzerakoan ekintzaileen bilaketa hasiko da. Lehen sektorean, ortugintza ekologikoan lan egin nahi duenak aukera paregabea izango du HAZTEGIAn.

Bestelako lehen sektoreko aktibitate batean aritu nahi duenik baldin badago ere, gustora entzungo genuke proposamena edo eta asmoa.