Zer da Hondakinen Bilketa zerbitzua?

Nekazal ustiategietako hondakinak biltzeko sistema kudeatzen da landagarapen elkartetik, urtero egokitzen den egutegi batekin. Egutegi hau Bizkaiko Foru Aldundiko erregistroan alta emanda dauden ustiategi guztietara bidaltzen da. Hauek dira batzen diren hondakinak:

Plastikoa

Negutegi eta belarraren boletako plastikoa biltzen da urtean behin. Bilketa ekainean egiten da eta horren aurretik zerbitzuaren eskaria egiteko telefonoz deitu behar da Landagarapeneko bulegora. Behin izena emandakoan eta biltzeko egunak heltzerakoan bilketa egingo duen kamioia pasatuko da plastikoak dauden gunetik biltzeko.

Zoosanitario eta ziztatzaileak

Urtean bi aldiz batzen dira, ekainean eta abenduan, egutegiz zehazten diren egunetan horretarako egokitutako edukiontziak jartzen dira Miba kooperatibaren dendaren eremuan. Ez da aurretiaz izenik eman behar, dagokion egunetan bertara eraman behar da.

Artilea

Ardi-ulea  biltzen da uztailean, egutegiz zehazten diren egunetan Milloi-Andonegiko transformazio gunera eraman behar da artilea eta bertatik batu eta kudeatzen da eskualde guztiko artilea.

Fitosanitarioak

Markina-Xemeingo Garbigunean utzi daitezke, bertako ordutegian eta urte guztian zehar, egutegian gogorarazten den bezala.