Zer da Landaekingune?
Landaekingune sarea Euskadiko landa eremuan jarduera ekonomikoa abiatu nahi duten eta kokapenaren bila dabiltzan ekintzaileei edo eta enpresei zuzenduta dago.
Web gune honetan kontsultatu daiteke jabetza publikoa duten eta jarduera ekonomikoa izan dezaketen gune eta espazioei buruzko informazioa.
Datu base honen barruan sartzen dira: coworking espazioak, lokalak, bulegoak, pabiloiak, ostalaritzako lokalak etab. Denak toki erakunde publikoen jabetzakoak izanik, hala nola udalenak, administrazio batzarrenak edo mankomunitateenak. Gune hauen kudeaketa eta dinamizazioa jabeak diren erakundeen eskutan egongo da edo bestela akordioen bitartez hitzartutako beste toki erakundeen eskutan.