Zer da Bizkaiko Lurren Funtsa?
Erakunde publikoek —ondareari buruzko beren araudiarekin bat— zein partikularrek beren titulartasuneko landa-finken erabileraren eta aprobetxamenduaren kudeaketa laga ahal izango diote Bizkaiko Foru Aldundiari —zeinak berariaz onartu beharko baitu aurretik—, finka horiek Bizkaiko Lurralde Historikoko Nekazaritza Lurren Funtsean sartzeko.
Lagapena Basalan SA sozietatearen bidez egingo da, hura baita Nekazaritza Lurren Bitartekaritza eta Ikuskaritzarako Bulegoa. 2. Funtsean sartu aurretik, Landa Garapenerako Zerbitzuak partzelaren ebaluazio agronomikoa egingo du, eta Basalan SA sozietateak egin beharreko hobekuntzak proposatuko ditu.
Honen helburua nekazaritzako ustiategietan —lehendik daudenetan edo sortu berrietan— nekazaritzan jardun nahi duten guztiek lurra eskuratzeko beharrezko diren baldintzak aseguratzea, eta ustiategien estentsifikazioa sustatzea da.