LEA-ARTIBAIKO EREMUAREN ALDE LANEAN
Ongi etorri Lea Artibai Landagarapen Alkartera
Lea Artibaiko Landagarapen Alkartea 1998an sortu zen elkarte bat da, 10/1998 legea, apirilaren 8koa, Landa Ingurunearen Garapeneko legearen baitan, eskualdean landa eremuaren garapenean lan egiteko.
2022an, 7/2022ko Landa-Ingurunearen Garapenerako legea onartu zen eta ordudanik lege honen babesera egokitu da.
Lea Artibaiko Landagarapen elkartea eskualdeko udalek eta landa eremuan eragina duten enpresa, erakunde eta elkarteek osatzen dute.
Helburuak
Eskualdeko esparru estrategikoa

Ikuspegia
Lea-Artibai berezko baliabideetan oinarritutako aktibitate ekonomikoa duen eskualdea izatea, kalitatezko lanpostuekin, enpresa lehiakorrekin eta jarduera berritzaile eta jasangarriekin. Berezko ezaugarriak eta nortasuna eta oinarrizko zerbitzu eta azpiegitura egokiak dituena. Aukera berdintasuna eta kohesio soziala eta territoriala bermatzen duena.
Arlo estrategikoak
• Lehen sektoreko informazioa eta elkarlana merkatuetan.
• Eskualde barruko baliabide eta gaitasunak aprobetxatzea.
• Sektore ekonomiko dibertsifikatua.
• Bizi kalitatea bermatzen duen oinarrizko azpiegiturak eta zerbitzuak dituen landa eremua.


Helburuak
• Lehen sektorea bultzatu eta lanpostuak indartu.
• Eskualdea bere burua hornitzeko aski izatea.
• LGA landa eremuko eta eskualdeko proiektuak garatzeko bidelagunak topatzea.
• Barruko baliabideak erabiliz tokiko ekonomia bultzatu.
• Landa turismoa jasangarria, arduratsua eta kalitatezkoaren alde lan egitea.
• Oinarrizko zerbitzuak eta azpiegiturak garatu.
Zeharkako ardatzak
• Genero ikuspegia.
• Iraunkortasuna.
• Lankidetza.
