Zer da Basogintza proiektua?

Basogintzari dagokion ekimena basogintza-sektorearen lehiakortasuna bultzatzean datza.

Basogintzan ari diren beste erakunde batzuekin lankidetzan Lea-Artibaiko baso-ustiategien jabetzaren azterketa eta aukera ezberdinak aztertuko dira basogintzaren aprobetxamendua optimizatzeko. Aldi berean, tokiko baso-masa aprobetxatzea lurraldean jarduera berriak sortzeko. Eskualdearen iraunkortasuna bultzatzea eta zurak eskaintzen dituen aukerak aztertzea helburu ditu.

Leartibai Fundazioaren 2030 sustapen ekonomikorako plan estrategikoan, trakzio-proiektuez gain, 3 ekimen interesgarri definitu dira. Ekimen horiek Lea Artibaiko ekonomia sustatzeko planaren helburuak lortzen lagunduko dute. Ekimen horien helburu nagusia nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako jarduerak berreskuratzea eta bultzatzea da, bai eta jada ezarrita dauden energia-komunitateen dinamikak zabaltzea ere.