
DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
Nekazaritza ustiategietan langile ordezkapen kontrataziorako eta aseguruak egiteko laguntza
Basoetako azpiegituretan inbertsioak egiteko eta basoen bideragarritasuna garatu eta hobetzeko laguntza
Nekazaritza ustiategietan langile ordezkapen kontrataziorako eta aseguruak egiteko laguntza:
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
Nekazaritza-ustiategietan ordezkapenak egiteko kontratazioek dirulaguntza jaso ahal izango dute arrazoi hauengatik:
- Oporretarako ordezkapenak.
- Baja mediko luzeen ondoriozko ordezkapenak: baldin eta kontratuak gaixotasunen edo istripuen ondorioz egin badira, eta adingabeen jaiotzagatiko lizentzien edo bajen ordezkapenak
Aseguru-primetarako laguntzak. Eskabidea aurkeztu aurretik eta 2026ko azaroaren 9ra arte nekazaritza eta abeltzaintzako aseguru-primetarako laguntzak. Sinatu beharreko polizek modalitate hauek izan ditzakete:
- Bizkaian aplikatzeko den eta indarrean dagoen Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planaren (ENESA) barruan itundutako aseguruen kostuaren konpentsazioa.
- Nekazaritzako instalazioetarako eta eraikuntzetarako aseguru indibidualak eta erlauntzetarako aseguruak
EPEA: 2026/02/22-2026/10/30 (Aldez aurreko eskaera 2026ko otsailaren 22ra arte egin ahal izango da)
INFORMAZIO GEHIAGO: bizkaia.eus
Basoetako azpiegituretan inbertsioak egiteko eta basoen bideragarritasuna garatu eta hobetzeko laguntza:
ONURADUNAK:
- Jabeen elkarteak, mankomunitateak, administrazio-batzarrak eta udalak
- Pertsona fisiko eta juridikoak
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK
- Basogintza eta baso-azalerak sortzea
- Inbertsioak baso-kudeaketa jasangarriko plan teknikoetan eta baso-kudeaketa jasangarriko plan tekniko sinpleetan titulartasun pribatuko mendietan. Ingurumen-legerian jasotako jardueretarako nahitaezko ingurumen-proiektua egitea
- Suteek, hondamendi naturalek, hondamendiek eta basoko gaixotasun edo izurriteek eragindako kalteen prebentzioa.
- Suteek, hondamendi naturalek, gaixotasunek edo basoko izurriteek eragindako kalteak konpontzea.
- Basogintzako inbertsioak baso-jardueretan, ingurumen-helburuak dituztenak.
- Basogintzako inbertsioak azpiegituretan. Baso-pistak eraikitzea, egokitzea, hobetzea eta mantentzea.
Laguntzetatik kanpo geratuko dira 0,10 hektareara iristen ez diren lurzatietan egindako inbertsioak.
EPEA: 2026/04/24
INFORMAZIO GEHIAGO: bizkaia.eus

AUKEREN LURRALDEA sarien banaketa egin da azaroaren 19an
Leartibai sari banaketaren baitan Lea Artibaiko Landagarapenak, La Caixarekin batera, AUKEREN LURRALDEA sariak banatu ditu.
2025eko urte hasieran ireki zen lehiaketa gure eskualdean eta aurkeztu ziren proiektuetatik bi izan ziren garaile, bakoitzak 1.000 euroko saria lortu duelarik.
- ETXABE ERAIKUNTZAK (Etxebarria): eraikinen birgaitzeak egiten dituzte gehienbat, bestelako eraikuntza zerbitzuak ere eskaintzen dituzte, kaleen konponketak,…
- TXIKIÑENA ESNEKIAK (Berriatua): euren ekoizpen propioko esnetik ekoizten dituzte esneki ezberdinak, yogurtak, gaztak,…

Urriaren 15a Landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna da.
EUSKADIKO LANDA EMAKUMEEN BEGIRADA
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta (urriaren 15a), Euskadiko Landa Garapeneko Elkarteen Federazioak, Menekok, “Euskadiko Landa Emakumeen Begirad – Mirada de las mujeres rurales de Euskadi “, joan den martxoan aurkeztua.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako landa-garapeneko elkarte guztien lankidetzarekin bultzatutako proiektu honek, landa-ingurunean proiektu ekonomikoak hasi eta finkatu dituzten emakumeen 21 erreportaje biltzen ditu.
Bere istorioen bidez, txostenak landa-eremuko emakumeen aniztasuna eta indarra islatzen ditu, eguneroko lanarekin beren lurraldeak eraldatzen ari baitira. Nekazariak, abeltzainak, mahastizainak, gaztagileak, ostalariak, ongizateko edo osasuneko profesionalak… horiek guztiek landa-ingurune bizi, aktibo eta talentuz betearen aniztasuna adierazten dute.
Proiektu honekin begirada koral bat eskaini nahi izan da, landa-herriak mantentzen eta berrasmatzen dituzten emakumeena. Gaur, Landa Eremuko Emakumeen Egunean, Menekok gogorarazi nahi du emakumeen ekarpena funtsezkoa dela Euskadiren garapen ekonomiko, sozial eta kulturalerako.
“Euskadiko Landa Emakumeen Begirada. Mirada de las mujeres rurales de Euskadi”, landa emakumeek duten errealitatea eta gaindutu beharreko erronka eta aukerak ikusaraztearen helburuarekin jaio zen, baita lurralde-kohesioan eta jasangarritasunean duten funtsezko zeregina aitortzea ere.
Txostena Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntzarekin egin da, Emakume Nekazarien Estatutuaren esparruan berdintasuna bultzatzeko EMA laguntzen bitartez, eta gaur egun ere erreferentzia izaten jarraitzen du emakumeek landa-garapenari egiten dioten ekarpena ulertzeko.
Urriaren 15ean ez da soilik data bat ospatu nahi: egunero, eskualde bakoitzean, landa-eremuko emakumeek beren ingurunearen aldeko apustua egiten jarraitzen dutela gogorarazi nahi da, enplegua sortuz eta lurraldea dinamizatuz.

Nekazaritzako ustiategi bat jarri nahi baduzu, hauxe da ZURE AUKERA!
Lea-Artibain ortugintzara bideratzeko ustiategi bat jarriko dugu beharrezkoak diren azpiegitura guztiekin, zuk zure ortugintza proiektua martxan jartzeko.
Nekazaritzako test guneak nekazaritza ekimenari bideratuta dagoen ekintzailetza programa bat da, behin betiko norbere ustiategia martxan jarri aurreko pausua, inbertsiorik egin beharrik gabe.
Haztegia Lea-Artibai, eskualdeko elikadura burujabetza eta lehen sektorea indartzeko proiektua da. Lea-Artibaiko nekazaritzako test gune hau, Lea Artibaiko Landagarapen alkarteak sustatuta dago eskualdeko udalen laguntzarekin. Ispaster eta Lekeitio artean kokatuta dago, Eluntzeta – Maderas de Lekeitioko lurretan.
Nekazaritza proiektu bati ekiteko eta ekoizpen ekologikoko praktiketan sakontzeko interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago.
2 ekintzailerentzako lekua egongo da, hautaketa prozesu bat igaro ostean sartu ahal izango dira, bi urteko iraupenarekin, 2026ko otsailean hasita.
Beharrezkoak diren azpiegitura eta tresnak eskainiko dira, aholkularitza eta formazioarekin batera.
Guztira 11.700m2 bi pertsonentzat, 1.500m2ko negutegiak, lan-tresnak, makineria eta biltegia.
ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITUZU SARTZEKO?
• Nekazaritza-sektorean enpresa bat garatzeko interesa izatea.
• Gidabaimena.
ZER BALORATUKO DA?
• Nekazaritzako lanetan edo ikasketetan esperientzia izatea.
• Eskualdean bizitzea.
• 2 pertsona edo gehiagoren arteko ekimena izatea.
• Gaztea izatea.
• Emakumezkoa izatea.
• Euskararen ezagutza.

Ongi etorri Lea-Artibai Landagarapen Alkartearen atari berrira
Ongi etorri Lea-Artibaiko Landagarapen Alkartearen webgunera. Atari honetan elkarteari buruzko informazioa aurkituko duzu, gure aurkezpena, zein proiektu abiatu ditugun, zein motatako zerbitzuak ematen ditugun eta beste hainbat informazio.
Ekoizleentzako atal berezia ere garatu dugu, modu horretan gure eskualdeko ekoizle, eraldatzaile eta abeltzainak ezagutzeko aukera izan dezazun.
Eta Azokak ere atal propioa izan behar zuten, bai edo bai. Lea-Artibai eskualdean hainbat izaten dira ospatzen diren azokak eta horiei buzko informazioa aurkitzeaz gain, azoketan parte hartzeko tramiteak egiteko bidea aurkituko duzu hemen.
Ongi etorri ba, gure atari berrira! Zuen gustokoa izatea espero dugu.

