DIRULAGUNTZA
LEHIATU INBERTSIOA PROGRAMA
Agindu honen xedea da nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko laguntzetarako deialdia egitea 2025eko ekitaldirako.
Laguntzak inbertsio-programa bati egokituko zaizkio. Programa hori urtebetekoa edo, salbuespen gisa, urte anitzekoa izan daiteke, aurkeztutako proiektuak gauzatzeko aldiaren arabera.
Ezarritako helburua lortzeko, laguntza hauek ezarriko dira:
- 1. LERROA: Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
- 2. LERROA: Baso-potentziala hobetzeko eta baso-produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
- 3. LERROA: Elikagai ekologikoak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
- 4. LERROA: Aurreko lerroetan sartzen ez diren elikagaiak lortzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
DIRULAGUNTZA
LEADER
Deialdi honen xedea da Toki Garapen Parte Hartzaileko Estrategian (Leader ikuspegia) zehaztutako helburuak betetzera bideratutako dirulaguntzen deialdia egitea. Deialdia Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2023ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoan (NPBPE) zehaztutakoaren arabera (plana Batzordearen 2022ko abuztuaren 31ko 6017 Erabakiaren bidez onartu zen).
Honako hauek dira deialdi honen xede neurriak:
I) Ekintzailetzarako eta barne ekintzailetzarako neurria.
II) Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza dibertsifikazioan inbertsioak egiten laguntzeko neurria.
III) Besteren kontura kontratatzeko neurria.
IV) Guneak gaitzeko neurria.
Deialdi honen esparruan ematen diren laguntzak itzuli behar ez diren horietakoak izango dira.
DIRULAGUNTZA
EREIN
DIRULAGUNTZA
ONEKIN
Kontsultaritza- eta/edo aholkularitza-zerbitzuak kontratatzea, negozioak abian jartzea edo garatzea, I+G proiektuen bideragarritasun-azterlanak egitea, patenteak eta bestelako aktibo ez-materialak lortu, baliozkotu eta defendatzeko azterlanak egitea, eta elikagai-segurtasunaren arloko ziurtapen-estandarrak lortzea; berrikuntzaren eta digitalizazioaren arloko aholkularitza-lanak era barne hartuko dira.
ONEKIN programaK bi helburu ditu: alde batetik, ekintzailetza eta enpresa-jarduera berrien sorrera bultzatzea elikaduraren eta egurraren balio-katearen esparruan; eta, bestetik, elikagaien eta egurraren balio-kateko erakundeen negozio-ereduan, prozesuetan eta antolaketan produkzio-hobekuntzak sustatzea, baldin eta hobekuntza horiek bideratuta badaude bioekonomiara, jasangarritasun energetikora, elikadura seguru eta osasungarrira eta baliabideen erabilera iraunkorrera, berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidez.
DIRULAGUNTZA
PLAN RENOVE
Traktore berriak erosteko dirulaguntza, aurrekoa txatarrara bidali behar da eta eskatzaile bakoitzak traktore bakarrerako jaso ahal izango du laguntza.
Eskatzeko epea irailaren 15ean amaitzen da.
Informazio gehiago: web orrian
Enpresa txikietan, elikaduraren balio kateko enpresetan baita ere, berrikuntza proiektuak modu praktikoan gauzatzeko laguntzak dira.
50 orduko aholkularitza espezializatua eta doakoa eskaintzen da, 3 hilabetetan emaitzak izango dituena eta diru eskaria egiterakoan administrazio-karga txikia.
Honako esparru hauetan ematen du laguntza: Merkatu garapena, negozio-eragiketak, efizientzia kudeaketan

