Zer da Haztegia?

Lehen sektorea indartzeko eta ekoizle berriak eskualdean kokatzeko helburuz, lehen sektorerako HAZTEGIA jarri nahi da martxan.

HAZTEGI honen bitartez, lehenengo sektorean interesa duten nekazari profil berriei lan mundurako saltoa erraztea eta  belaunaldi errelebo faltari erantzun bat ematea dira helburu.

Antzerako formatuekin sortu ziren Ameriketako Estatu Batuetan 1.998. urtean, Frantziara 2006an heldu ziren (RENETA) eta Estatu Espainolean RETA (Red de Espacios Test Agrarios) sortu zen 2018an.

Urrian EKINTZAILEAREN BILAKETA egingo da. Norbere ortugintza ustiategia jarri nahi duenak bere CV aurkeztu behar du landagarapena@leartibaifundazioa.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Bestelako lehen sektoreko aktibitate batean aritu nahi duenik baldin badago ere, gustora entzungo genuke proposamena edo eta asmoa.

Haztegia_kartela