Zer da Haztegia?

Lehen sektorea indartzeko eta ekoizle berriak eskualdean kokatzeko helburuz, lehen sektorerako HAZTEGIA jarri nahi da martxan.

HAZTEGI honen bitartez, lehenengo sektorean interesa duten nekazari profil berriei lan mundurako saltoa erraztea eta  belaunaldi errelebo faltari erantzun bat ematea dira helburu.

Antzerako formatuekin sortu ziren Ameriketako Estatu Batuetan 1.998. urtean, Frantziara 2006an heldu ziren (RENETA) eta Estatu Espainolean RETA (Red de Espacios Test Agrarios) sortu zen 2018an.

Ekintzaile bila ari gara. Norbere ortugintza ustiategia jarri nahi duenak bere CV aurkeztu behar du kaixo@landagarapenaleaartibai.eus helbide elektronikoaren bitartez, 2026ko ekainaren 26a baino lehen. Uztailaren hasieran egingo da hautaketa prozesua.

Bestelako lehen sektoreko aktibitate batean aritu nahi duenik baldin badago ere, gustora entzungo genuke proposamena edo eta asmoa.